ATAITZE, Itsasuko dantza taldea!!!
	<language>en</language>
KONTAKTUAK
		<description>Edozein ikusgarri mota egiteko xedea baldin baduzu, edota gure beharra sendi baduzu, deitu gaitzazu eta sar gurekilan kontaktuan arazorik gabe. guk ez dugu besterik goaitatzen, atera eta dakiguna praktikan ezartzea, denen onerako.
gillenhiribarren@hotmail.com  -erat idatz dezakezu, ala 0(033)616098996  -ean mezu bat utzi!!! guk ahal bezain fite emanen dautzugu gure berri!
laster arte!!! </description>
informatzez…
		<description>irakurle maitea, "dantzan.com" webgunea ikusterat gomitatzen zaitut, han agertzen diren gora beheren berri har dezazun. horietan aipagarriena gure ikuspundutik, gure Xabier ITZAINA jaun txit famatuak eginikako testua kabalkadari buruz. argazkiak ere ikusgai ditugu!! bisita on.
   (egin klik irudian) </description>
kabalkada
		<description>2007ko urtea, urte sakratua!! nork pentsa zezakeen urte batez bildu ondoan sekulako arrakasta izanen zuen 3oren eta erdiko ikusgarri didaktiko bezain zuzen bat emaiteko gai izanen zela Itsasu herria, bere adin guzietako pertsonai eta ez hain pertsonaiekin batera?! agorrilaren 19an, euria hitzorduan izanki, gure plaza loriatu dugu dantza, antzerki, bertsu, ...</description>
mutiko ttipien inbadioa!
		<description>irakurle maitea, uste eta zientziaren egi guzien kontra, aurten 10 mutikoz goiti sartu zaigu dantza talderat... ez dakigu kabalkadaren efektua izan den ala zeruko oparia (zeru bat balin bada, bixtan dena), bainan jakizue ez girela holako motibazio iturri freskoaren errefusatzekotan. biba gazteri berria eta segi zaharrenen ildotik!!! </description>
AURKEZPENA!!!
Funtzionamendua:
klaseak ostiral aratsetan egiten dira, Atharriko gaztetxea gelaren gibeleko dantza gelan, batez ere 6 erakasle, hoien borondatez ari direnak baditugu eta dantzari aditu bat bere laguntza emankorra emaiten diguna :
-6:30tatik 7:30tarat, hiru talde, 7 urtetik 12 urte bitarte.
 -7:30tatik 8:30tarat, bi talde, 12 urtetik 15-16 urterarte.
-azkenik, 9:00etatik goiti, 16 urtetik gorakoen dantza ...</description>
Helbidetegia!!!
		<description>barne zoin kanpo harremanetarako baliosak diren helbide guziak hemen sailkatuak ditugu nornahiren esku izan daitezen. helbide asko errepika daitezke, gure dantza taldean eragileak berdintsuak direlako.
Ataitzeko Bulegoa:
2006ko urte bukaeran egin zen bilkuraren ondotik, bulegoa osoki aldatu zen eta erabat gaztetu (zaharrenen trufa airean, 18urte batazbesteko justu justu!). huna beraz administrazioko mahainkideak:
Lehendakari: ...</description>
Oroitzapenen gordagia!!!
		<description>gordeleku huntan ezarri ditzazkezu argazki edota une gogoangarrien adierazpide zonbait..
denek balia ditzagun dantzaren inguruko momentu ahanztezinak!!
KABALKADA ezin pollitagoa ere pasa zauku 2007 urteko agorrilaren 19an. aro txarrak giro berezia gainditu badu ere, ikusle motibaturik etzen falta. bukaeran xokolet-esne beroa ez banatzea besterik ez daukute gaitzetsi.
hobe beraz, urte baten lanaren eta elkarrekilakotasunaren fruituak ...</description>
Egutegi eremua!!!
		<description>Informa zaitez gure azken harat hunatetaz... orri honetan dena aurkituko duzu!
2008ko urtea:
Urtarrilak 26-27 & Otsailak 2-3 :
KAXKARROTAK heldu... urte guziz bezala, gure dantzari, musikari eta zirtzilek itsasuko bazterrak inarrosiko dauzkute giro ederrenean. bigarrenlarunbatean zanpantzar betikoaren erretzearen auzia izanen da, latseko plazan, deneri idekirik! zauzte lasai...
maiatzak 25:
Gerezi besta heldu dela eta, ...</description>