informatzez…

2008 Urtarrila 24 @ 10:46 (dantzazaleak)

irakurle maitea, “dantzan.com” webgunea ikusterat gomitatzen zaitut, han agertzen diren gora beheren berri har dezazun. horietan aipagarriena gure ikuspundutik, gure Xabier ITZAINA jaun txit famatuak eginikako testua kabalkadari buruz. argazkiak ere ikusgai ditugu!! bisita on.

Itsasuko 2007-ko kabalkadaz bi solas   (egin klik irudian)

Iruzkinak

kabalkada

2007 Azaroa 15 @ 14:57 (dantzazaleak)

2007ko urtea, urte sakratua!! nork pentsa zezakeen urte batez bildu ondoan sekulako arrakasta izanen zuen 3oren eta erdiko ikusgarri didaktiko bezain zuzen bat emaiteko gai izanen zela Itsasu herria, bere adin guzietako pertsonai eta ez hain pertsonaiekin batera?! agorrilaren 19an, euria hitzorduan izanki, gure plaza loriatu dugu dantza, antzerki, bertsu, makilari eta musika ezberdinak nahasiz. hutsegin duten guziak ez ditugu madarikatuko bainan soilik gomendatuko diegu DVD oroigarri baten erostea (erna zaizte, errotik agortzen ari baitira).

halaere lasai, erretreta denek ez dugu eskuratua eta lanean segitzeko xedea dugu, ez dugu segurki gure azken hitza emana!!!
 

Iruzkinak

mutiko ttipien inbadioa!

2007 Azaroa 15 @ 14:51 (Sailkatugabeak, dantzazaleak)

irakurle maitea, uste eta zientziaren egi guzien kontra, aurten 10 mutikoz goiti sartu zaigu dantza talderat… ez dakigu kabalkadaren efektua izan den ala zeruko oparia (zeru bat balin bada, bixtan dena), bainan jakizue ez girela holako motibazio iturri freskoaren errefusatzekotan. biba gazteri berria eta segi zaharrenen ildotik!!!

Iruzkinak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5