AURKEZPENA!!!

2007 Maiatza 14 @ 21:06 (Sailkatugabeak)

                        

Funtzionamendua:

klaseak ostiral aratsetan egiten dira, Atharriko gaztetxea gelaren gibeleko dantza gelan, batez ere 6 erakasle, hoien borondatez ari direnak baditugu eta dantzari aditu bat bere laguntza emankorra emaiten diguna :

-6:30tatik 7:30tarat, hiru talde, 7 urtetik 12 urte bitarte.

 -7:30tatik 8:30tarat, bi talde, 12 urtetik 15-16 urterarte.

-azkenik, 9:00etatik goiti, 16 urtetik gorakoen dantza errepika egiten da.

  

Egitaraua:

Mozkor talde hunek, Lagun talde xoragarri hunek, astokerien egitea  ikusgarri onuragarrien emaitea du helburu eta publikoaren harremana bereganatzeko denak izorratzerat igortzen ditu, edozein aukera onartzen du.

Batez ere “HAKA famatu masakratua” dantzatzen badu ere, Lapurdi eta Baxe-Nafarroko dantzak egiten baditu ere, emeki emeki beste dantzak ikasten ari dira, gustu guzien Patxaranez asetzeko.

Urtean zehar Ihauteriak, Gerezi besta, Xerriki eguna, Bestaberri, Jondoni Juane, bi patako zakurren kontrako eguna, Itsasuko bestak Eta kamelu feria ditu hitzordurik finkoenak herrian berean hutsegiten dituenak.

Horrezgain, azken urteetan, KaKanboko kermeza, eta beste zunbeit ateraldi ustel ere egin izan ditu, Eskual Herria bitan zatitzen duen mugaren bi ipurdi mazeletan gaindi.

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5