Egutegi eremua!!!

2007 Maiatza 3 @ 22:27 (Sailkatugabeak)

Informa zaitez gure azken harat hunatetaz… orri honetan dena aurkituko duzu!

2008ko urtea:

Urtarrilak 26-27 & Otsailak 2-3 :

KAXKARROTAK heldu… urte guziz bezala, gure dantzari, musikari eta zirtzilek itsasuko bazterrak inarrosiko dauzkute giro ederrenean. bigarrenlarunbatean zanpantzar betikoaren erretzearen auzia izanen da, latseko plazan, deneri idekirik! zauzte lasai…

maiatzak 25:

Gerezi besta heldu dela eta, etorkinen edergailu ibiliko dira gure gazteak jauntzi ederrenetan Itsasuko atharri ezker paretaren lurretan dantzan. Herritar guziek (pate on batek) antolatzen duten besta folklorikoa, diru iturri pollit baten burutzeko eta bertako elkarte ainitzen biziarazteko helburuarekilan.

Itsasuko bestak:

Inposiblez, Agorrilaren 19an asteartearekilan aratseko 19ak irian (edota 26ean, oraindik segurtatu gabe dugu) Itsasuko herriko bestak direla medio, dantza ikusgarri bat emana izanen da dantza taldearen azken berrikuntzez hornitua eta programa kargatu batez edertua. jendearen harrera ona goaitatzen dugu urte guziez bezala eta aroak lagundu gaitzala…

Irailak 20:

DANTZA AGERKETA: gure dantza taldeko zaharrenek Basauri alderat luzatu behar ginuke gure urratsa, gure eskualdeko dantza jauzi eta urratsen emaiteko. egun pasa pollita eta ateraldi paregabea dudarik gabe!

(oraindik datak finkatzekoak ditugu, barkamenak ikusle)

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5