AURKEZPENA!!!

2007 Maiatza 14 @ 21:06 (Sailkatugabeak)

                        

Funtzionamendua:

klaseak ostiral aratsetan egiten dira, Atharriko gaztetxea gelaren gibeleko dantza gelan, batez ere 6 erakasle, hoien borondatez ari direnak baditugu eta dantzari aditu bat bere laguntza emankorra emaiten diguna :

-6:30tatik 7:30tarat, hiru talde, 7 urtetik 12 urte bitarte.

 -7:30tatik 8:30tarat, bi talde, 12 urtetik 15-16 urterarte.

-azkenik, 9:00etatik goiti, 16 urtetik gorakoen dantza errepika egiten da.

  

Egitaraua:

Mozkor talde hunek, Lagun talde xoragarri hunek, astokerien egitea  ikusgarri onuragarrien emaitea du helburu eta publikoaren harremana bereganatzeko denak izorratzerat igortzen ditu, edozein aukera onartzen du.

Batez ere “HAKA famatu masakratua” dantzatzen badu ere, Lapurdi eta Baxe-Nafarroko dantzak egiten baditu ere, emeki emeki beste dantzak ikasten ari dira, gustu guzien Patxaranez asetzeko.

Urtean zehar Ihauteriak, Gerezi besta, Xerriki eguna, Bestaberri, Jondoni Juane, bi patako zakurren kontrako eguna, Itsasuko bestak Eta kamelu feria ditu hitzordurik finkoenak herrian berean hutsegiten dituenak.

Horrezgain, azken urteetan, KaKanboko kermeza, eta beste zunbeit ateraldi ustel ere egin izan ditu, Eskual Herria bitan zatitzen duen mugaren bi ipurdi mazeletan gaindi.

Iruzkinak

Helbidetegia!!!

2007 Maiatza 3 @ 22:51 (Sailkatugabeak)

barne zoin kanpo harremanetarako baliosak diren helbide guziak hemen sailkatuak ditugu nornahiren esku izan daitezen. helbide asko errepika daitezke, gure dantza taldean eragileak berdintsuak direlako.

Ataitzeko Bulegoa:

2006ko urte bukaeran egin zen bilkuraren ondotik, bulegoa osoki aldatu zen eta erabat gaztetu (zaharrenen trufa airean, 18urte batazbesteko justu justu!). huna beraz administrazioko mahainkideak:

Lehendakari: Gillen HIRIBARREN                       Lehendakari orde:  Alain BARNETCH (vs Neman)

Diruzain:  Benoit DUCASSOU                                 Diruzain orde:  Laetitia EIZMENDI

Idazkari:  Elena USTAROTZ                                  Idazkari orde:  Alexia IRIQUIN

gure kontaktatzeko, idatzi helbide huntarat: gillenhiribarren@hotmail.com ala mezua utzi ondoko telefono zenbakian: 0(033)6 16 09 89 96

  

Ataitzeko musikari leialen zerrenda:

Trikilariak:

Andoni Cazenave: 0(033)632330134 Laida Irungarai: 0(003)687668064 Xebas Otaburu: 0(033)603385035

soinulariak:

Mirentxu Lazkano: 0(033)630645247 Alexia Iriquin: 0(033)616314453 Elena Ustarotz: 0(033)682161611 Ixabel StPierre

arrabitalaria:

Xebas Otaburu: 0(033)603385035  (Arrabita+Alboka+Trikia)

 txixtulariak:

Xabier Itzaina: 0(033)68708732. Kütx: 0(033)610152540 Nikolas Blain: 0(033)678160879 Amaia Bidegain: 0(033)670726662  Josu Gilen:  Peio Ustarotz:

atabalari/perkusio:

Jokin Irungarai: 0(033)676532457  Jean Michel Noblia:

Iruzkinak

Oroitzapenen gordagia!!!

2007 Maiatza 3 @ 22:35 (Sailkatugabeak)

gordeleku huntan ezarri ditzazkezu argazki edota une gogoangarrien adierazpide zonbait..

denek balia ditzagun dantzaren inguruko momentu ahanztezinak!!

KABALKADA ezin pollitagoa ere pasa zauku 2007 urteko agorrilaren 19an. aro txarrak giro berezia gainditu badu ere, ikusle motibaturik etzen falta. bukaeran xokolet-esne beroa ez banatzea besterik ez daukute gaitzetsi.

hobe beraz, urte baten lanaren eta elkarrekilakotasunaren fruituak bere onena eman baitu!!! espero eta pentsatzen da oraingo gazteenek datorren kabalkada airez aire eginen dutela urte batzuen buruan… biba gazteria!!!

ikusi ta ikasi:

gure ikasleak ez dira oino hortan bainan egun batez… (nork daki?!!)

http://www.youtube.com/watch?v=UIHfa4SiDBI

Iruzkinak

Egutegi eremua!!!

2007 Maiatza 3 @ 22:27 (Sailkatugabeak)

Informa zaitez gure azken harat hunatetaz… orri honetan dena aurkituko duzu!

2008ko urtea:

Urtarrilak 26-27 & Otsailak 2-3 :

KAXKARROTAK heldu… urte guziz bezala, gure dantzari, musikari eta zirtzilek itsasuko bazterrak inarrosiko dauzkute giro ederrenean. bigarrenlarunbatean zanpantzar betikoaren erretzearen auzia izanen da, latseko plazan, deneri idekirik! zauzte lasai…

maiatzak 25:

Gerezi besta heldu dela eta, etorkinen edergailu ibiliko dira gure gazteak jauntzi ederrenetan Itsasuko atharri ezker paretaren lurretan dantzan. Herritar guziek (pate on batek) antolatzen duten besta folklorikoa, diru iturri pollit baten burutzeko eta bertako elkarte ainitzen biziarazteko helburuarekilan.

Itsasuko bestak:

Inposiblez, Agorrilaren 19an asteartearekilan aratseko 19ak irian (edota 26ean, oraindik segurtatu gabe dugu) Itsasuko herriko bestak direla medio, dantza ikusgarri bat emana izanen da dantza taldearen azken berrikuntzez hornitua eta programa kargatu batez edertua. jendearen harrera ona goaitatzen dugu urte guziez bezala eta aroak lagundu gaitzala…

Irailak 20:

DANTZA AGERKETA: gure dantza taldeko zaharrenek Basauri alderat luzatu behar ginuke gure urratsa, gure eskualdeko dantza jauzi eta urratsen emaiteko. egun pasa pollita eta ateraldi paregabea dudarik gabe!

(oraindik datak finkatzekoak ditugu, barkamenak ikusle)

Iruzkinak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5